2008/12/11
PANDEROA

PANDEROA
XVI. mendeko berri batek Karlos IX.a Donibane Lohitzunera etorri zenean, neska gazteak dantzatzen ikusiz entretenitzen zela esaten digu. Neska dantzari hauek guztiek, eskuetan zintzarri asko zituen bahe/zurdabahe gisako "danbortxoa" zeramaten. Panderoari buruzko XVII. mendeko beste berri batek zera esaten digu: Aulnoy-ko andereak egin zuen bidaian, Pasaiara iritsitakoan, <
XVIII. mendean Iruñeko festetara joandako musikarien zerrendan bederatzi panderojole agertzen dira. Horietatik sei Iruñekoak, bi Aoizkoak eta bat Biasterikoak ziren. Zortzi bakarka eta bat kitarrari lagunduz (Ramos, 1990).
XIX. mendean Charles Davilier baroiak 1862. urtean idatzitako "Viaje por España" liburuan honakoa irakur daiteke:<
txalaparta

TXALAPARTA
lAintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta.
lBi izan ohi dira txalaparta jotzaileak; horizontalki jarriak dauden ohol bi jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilakbertikalki hartuaz.2 metro edo 2,5 metro inguruko luzera du oholak eta 5 zm inguruko lodiera. Bi otzarren gainean gartzen dira, erresonantzia galdu ez dadin, ohol eta otzarre artean lastoa jartzen da, edota zaku zahar batzuk.
lBi jotzileen artean, erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du eta besteak bigarrena . Batek "ttakun" edo "ttukutun" deitzen dena egiten du, eta besteak "errena" edo "urguna" deitzen dena.
lAintzinean, txalaparta, komunikatzeko erabiltzen zen, gaur egun aldiz, musikatresna bezala erabiltzen da.
Tuntuna

TUNTUNA EDO DANBURRIA
lPerkusio instrumentu moduan erabiltzen den salteroia, Zuberoan xirularen batera jo ohi da.
lErresonantzia kutxa eta 6 hariz osotuta dago eta makilatxo batez kolpeatuz jotzen da.
l80 zentimetro inguruko luzera du, 10-17 zentimetrotako zabalera eta 5 zentimetrotako sakonera.
lTtun-Ttuna, gaur egun, era bat galdurik dago
Trikitixa

TRIKITIXA
lEuskal Herriko herri soinu-tresna berriena.
lAkordeoi diatoniko hau XIX. Mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren munduko bazter guztietan, kaletar eta baserritar munduan, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta dultzaina eta panderoz lagundua ere bai.
lHaize musika-tresna da, "infernuko hauzpoa"ren izena ere hartzen du.
l
Dultzaina

DULTZAINA
zaina gaitaren berdina da, baina nekazari-girora moldatua. Metalezkoa izan ohi da eta Bizkakiako eta Gipuzkoako nekazal-giroetan jotzen da.
lDultzaina-gaitaren osagaiak: Mihi bikoitzeko pita. Kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotuz eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutua. Konikotasun irregularreko formarekin (zenbat eta beherago konikotasun handiagoa).
lTonu-aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin ixten den behealdean dagoen lehena, erosotasunagatik pixka bat alboratua da.
l
Zuberoako txirula

ZUBEROAKO TXIRULA
lHiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Gaur egun Euskal Herriko Ipar-Ekialdean, Zuberoan, jotzen da. Ez dago festarik eta dantzarik xirularik gabe.
l
lTxistua baino laburragoa da, 25 zm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, bi aurrekaldean eta bat atzekaldean, txistua bezala.
lXirula, ttun-ttunaz edo atabalaz lagundurik jotzen da.

ALBOKA
lEuskal Herrian erabiltzen den haize musika-tresna, funtsean, klarinetearen kidea dena. Jatorriz artzain giroko musika-tresna dela uste da.
lKainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatua dago. Pabiloi baten funtzioa du adar handiak; adar txikia aldiz putz egiteko erabiltzen da, barruan kainaberazko bi fita dituelarik. Rnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da alboka, masail pustuek poltsaren funtzioa betetzen dutelarik.
lErrepertorioa bereziki fandango jota, arin-arin porrue, eta martxaz osatzen da.
l
Txistua

TXISTUA
l Txistua, hiru zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrealdean eta bat atzealdean) moko-flauta zuzena da. Idatzitako dokumentazioan ikusten denez, antzina, txistuak hezurrezkoak edota erabat zurezkoak izaten omen ziren (gaur egungo txirularen antzera).
lHau dugu gure herri-musikan azken garaiotako (eta lehenagokoetan ere bai) soinu-tresna zabalduena eta ezagunena.
lNoiz sortu zen ez badakigu ere, azken garaian talde finko bat agertzen zaigu:

EUSKAL HERRIKO MUSIKA-TRESNAK
Bat baino geiago dira musikari forma ematen dioten osagarriak, nabarmenenak, melodia bere eskala eta interbalikakin, erritmoa, armonia eta tinbrea. Horrela, munduan zehar sortu izan diren musika herrikoi bakoitzaren itxura hartzean eragina izan duten zergatiak zehazteko, ikerketa sakon bat beharko litzateke. Baina, zalantzarik gabe, herri bakoitzeko musika autoktonoaren itxura estetikoan eragin izan dutenak, soinutresna autoktonoak izan dira.Soinutresna hauen tinbre, eskala berezi, tesitura, estensioa, e.a,-ek kolore eta forma melodiko ezberdina eman diete herri ezberdinetako musika autoktonoei. Orkestra eraketak eta soinutresna polifonikoek ere eragin dute eraketa armonikoetan.
Bat baino geiago dira musikari forma ematen dioten osagarriak, nabarmenenak, melodia bere eskala eta interbalikakin, erritmoa, armonia eta tinbrea. Horrela, munduan zehar sortu izan diren musika herrikoi bakoitzaren itxura hartzean eragina izan duten zergatiak zehazteko, ikerketa sakon bat beharko litzateke. Baina, zalantzarik gabe, herri bakoitzeko musika autoktonoaren itxura estetikoan eragin izan dutenak, soinutresna autoktonoak izan dira.Soinutresna hauen tinbre, eskala berezi, tesitura, estensioa, e.a,-ek kolore eta forma melodiko ezberdina eman diete herri ezberdinetako musika autoktonoei. Orkestra eraketak eta soinutresna polifonikoek ere eragin dute eraketa armonikoetan.
Euskal musika tresnak
Blog hau, gehienbat Euskal Musika tresnei buruzkoa izango da, Euskal kultura eta Euskal musika tresnak gehiago ezagutu eta zabaldu ditzagun eta honekin batera gozatu dezagun!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)