2008/12/11

EUSKAL HERRIKO MUSIKA-TRESNAK
Bat baino geiago dira musikari forma ematen dioten osagarriak, nabarmenenak, melodia bere eskala eta interbalikakin, erritmoa, armonia eta tinbrea. Horrela, munduan zehar sortu izan diren musika herrikoi bakoitzaren itxura hartzean eragina izan duten zergatiak zehazteko, ikerketa sakon bat beharko litzateke. Baina, zalantzarik gabe, herri bakoitzeko musika autoktonoaren itxura estetikoan eragin izan dutenak, soinutresna autoktonoak izan dira.Soinutresna hauen tinbre, eskala berezi, tesitura, estensioa, e.a,-ek kolore eta forma melodiko ezberdina eman diete herri ezberdinetako musika autoktonoei. Orkestra eraketak eta soinutresna polifonikoek ere eragin dute eraketa armonikoetan.

No hay comentarios: