2008/12/10
Zortzigarren eguna
Zortzigarren egun honetan, cmap tools programa landu dugu. Niretzat guztiz berria zen, baina oraingo honetan erraz ulertu egin dut, programa honen bidez mapa kontzeptualak egin daitezke era errazean. Animalien sailkapena egin dugu eta wikira igo dut. Wikira igotzerakoan zailtasunak izan ditut, ez nekielako oso ondo nola igo behar zen. Azkenean laguntzarekin lortu egin dut.
Zazpigarren eguna
Zazpigarren egun honetan egin genuena power pointa erabiliz ipuin bat asmatzea izan da; ariketa polita iruditu zait. Irudiak bilatzeko flicr-a erabili dugu, niretzat berria zen, gainera irudiak kopiatzerakoan txarto ikusten ziren, Helenak arazoak izan ditu eta binaka jarri gara. Ipuinari hasiera emanez, hala ere, ez dugu bukatzeko denborarik izan.
Power pointari buruzko azalpenak ere jaso ditugu, nahiz eta, power pointa niretzat ezaguna izan ez dut guztiz menperatzen.
Power pointari buruzko azalpenak ere jaso ditugu, nahiz eta, power pointa niretzat ezaguna izan ez dut guztiz menperatzen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)