2008/12/11



ALBOKA

lEuskal Herrian erabiltzen den haize musika-tresna, funtsean, klarinetearen kidea dena. Jatorriz artzain giroko musika-tresna dela uste da.
lKainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatua dago. Pabiloi baten funtzioa du adar handiak; adar txikia aldiz putz egiteko erabiltzen da, barruan kainaberazko bi fita dituelarik. Rnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da alboka, masail pustuek poltsaren funtzioa betetzen dutelarik.
lErrepertorioa bereziki fandango jota, arin-arin porrue, eta martxaz osatzen da.
l

No hay comentarios: