2008/12/11

TXISTUA

PANDEROA (TAPIA ETA LETURIA)

PANDEROA




PANDEROA

XVI. mendeko berri batek Karlos IX.a Donibane Lohitzunera etorri zenean, neska gazteak dantzatzen ikusiz entretenitzen zela esaten digu. Neska dantzari hauek guztiek, eskuetan zintzarri asko zituen bahe/zurdabahe gisako "danbortxoa" zeramaten. Panderoari buruzko XVII. mendeko beste berri batek zera esaten digu: Aulnoy-ko andereak egin zuen bidaian, Pasaiara iritsitakoan, <> (A. Donostia, 1952).

XVIII. mendean Iruñeko festetara joandako musikarien zerrendan bederatzi panderojole agertzen dira. Horietatik sei Iruñekoak, bi Aoizkoak eta bat Biasterikoak ziren. Zortzi bakarka eta bat kitarrari lagunduz (Ramos, 1990).

XIX. mendean Charles Davilier baroiak 1862. urtean idatzitako "Viaje por España" liburuan honakoa irakur daiteke:<>.

Alboka topaketak

Trikitixa(Kepa Junkera)

Txalapartari buruzko bideoa

txalaparta



TXALAPARTA

lAintzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta.
lBi izan ohi dira txalaparta jotzaileak; horizontalki jarriak dauden ohol bi jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilakbertikalki hartuaz.2 metro edo 2,5 metro inguruko luzera du oholak eta 5 zm inguruko lodiera. Bi otzarren gainean gartzen dira, erresonantzia galdu ez dadin, ohol eta otzarre artean lastoa jartzen da, edota zaku zahar batzuk.
lBi jotzileen artean, erritmo bitar bat markatzen dute, batek lehen zatia jotzen du eta besteak bigarrena . Batek "ttakun" edo "ttukutun" deitzen dena egiten du, eta besteak "errena" edo "urguna" deitzen dena.
lAintzinean, txalaparta, komunikatzeko erabiltzen zen, gaur egun aldiz, musikatresna bezala erabiltzen da.

Tuntuna



TUNTUNA EDO DANBURRIA

lPerkusio instrumentu moduan erabiltzen den salteroia, Zuberoan xirularen batera jo ohi da.
lErresonantzia kutxa eta 6 hariz osotuta dago eta makilatxo batez kolpeatuz jotzen da.
l80 zentimetro inguruko luzera du, 10-17 zentimetrotako zabalera eta 5 zentimetrotako sakonera.
lTtun-Ttuna, gaur egun, era bat galdurik dago

Trikitixa



TRIKITIXA

lEuskal Herriko herri soinu-tresna berriena.
lAkordeoi diatoniko hau XIX. Mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren munduko bazter guztietan, kaletar eta baserritar munduan, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta dultzaina eta panderoz lagundua ere bai.
lHaize musika-tresna da, "infernuko hauzpoa"ren izena ere hartzen du.
l

Dultzaina



DULTZAINA
zaina gaitaren berdina da, baina nekazari-girora moldatua. Metalezkoa izan ohi da eta Bizkakiako eta Gipuzkoako nekazal-giroetan jotzen da.
lDultzaina-gaitaren osagaiak: Mihi bikoitzeko pita. Kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotuz eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutua. Konikotasun irregularreko formarekin (zenbat eta beherago konikotasun handiagoa).
lTonu-aldaketarako zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean eta bat goiko atzealdean. Behatz txikiarekin ixten den behealdean dagoen lehena, erosotasunagatik pixka bat alboratua da.
l

Zuberoako txirula



ZUBEROAKO TXIRULA

lHiru zuloko "flauta zuzenen" taldekoa da, txistua bezala. Gaur egun Euskal Herriko Ipar-Ekialdean, Zuberoan, jotzen da. Ez dago festarik eta dantzarik xirularik gabe.
l
lTxistua baino laburragoa da, 25 zm ingurukoa, eta soinu zorrotzagoa du. Egurrezkoa da eta hiru zulo ditu, bi aurrekaldean eta bat atzekaldean, txistua bezala.
lXirula, ttun-ttunaz edo atabalaz lagundurik jotzen da.


ALBOKA

lEuskal Herrian erabiltzen den haize musika-tresna, funtsean, klarinetearen kidea dena. Jatorriz artzain giroko musika-tresna dela uste da.
lKainaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsatsitako bi behi adar zatiz osatua dago. Pabiloi baten funtzioa du adar handiak; adar txikia aldiz putz egiteko erabiltzen da, barruan kainaberazko bi fita dituelarik. Rnasa aldi berean hartuz eta botaz jotzen da alboka, masail pustuek poltsaren funtzioa betetzen dutelarik.
lErrepertorioa bereziki fandango jota, arin-arin porrue, eta martxaz osatzen da.
l

Txistua




TXISTUA

l Txistua, hiru zuloko (hirurak behealdean ditu; bi aurrealdean eta bat atzealdean) moko-flauta zuzena da. Idatzitako dokumentazioan ikusten denez, antzina, txistuak hezurrezkoak edota erabat zurezkoak izaten omen ziren (gaur egungo txirularen antzera).
lHau dugu gure herri-musikan azken garaiotako (eta lehenagokoetan ere bai) soinu-tresna zabalduena eta ezagunena.

lNoiz sortu zen ez badakigu ere, azken garaian talde finko bat agertzen zaigu: Txistu 1ª, txistu 2ª (biak danbolinekin), silbotea eta atabala, gure garaira iritsi den laukotea.
EUSKAL HERRIKO MUSIKA-TRESNAK
Bat baino geiago dira musikari forma ematen dioten osagarriak, nabarmenenak, melodia bere eskala eta interbalikakin, erritmoa, armonia eta tinbrea. Horrela, munduan zehar sortu izan diren musika herrikoi bakoitzaren itxura hartzean eragina izan duten zergatiak zehazteko, ikerketa sakon bat beharko litzateke. Baina, zalantzarik gabe, herri bakoitzeko musika autoktonoaren itxura estetikoan eragin izan dutenak, soinutresna autoktonoak izan dira.Soinutresna hauen tinbre, eskala berezi, tesitura, estensioa, e.a,-ek kolore eta forma melodiko ezberdina eman diete herri ezberdinetako musika autoktonoei. Orkestra eraketak eta soinutresna polifonikoek ere eragin dute eraketa armonikoetan.

Euskal musika tresnak

Blog hau, gehienbat Euskal Musika tresnei buruzkoa izango da, Euskal kultura eta Euskal musika tresnak gehiago ezagutu eta zabaldu ditzagun eta honekin batera gozatu dezagun!!!

2008/12/10

Zortzigarren eguna

Zortzigarren egun honetan, cmap tools programa landu dugu. Niretzat guztiz berria zen, baina oraingo honetan erraz ulertu egin dut, programa honen bidez mapa kontzeptualak egin daitezke era errazean. Animalien sailkapena egin dugu eta wikira igo dut. Wikira igotzerakoan zailtasunak izan ditut, ez nekielako oso ondo nola igo behar zen. Azkenean laguntzarekin lortu egin dut.

Zazpigarren eguna

Zazpigarren egun honetan egin genuena power pointa erabiliz ipuin bat asmatzea izan da; ariketa polita iruditu zait. Irudiak bilatzeko flicr-a erabili dugu, niretzat berria zen, gainera irudiak kopiatzerakoan txarto ikusten ziren, Helenak arazoak izan ditu eta binaka jarri gara. Ipuinari hasiera emanez, hala ere, ez dugu bukatzeko denborarik izan.
Power pointari buruzko azalpenak ere jaso ditugu, nahiz eta, power pointa niretzat ezaguna izan ez dut guztiz menperatzen.